XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Indarra, nundik du, bada?.

Oteizaren arima eta gogoa Euskalerriaren konzientzia billakatu delako.

Euskalerriko gizona sentitzen da bere izatean, erraietaraño, eta barrenak ematen dion sua eta argia aldarrikatzea baizik ez du egin ausart eta lotsaizunik gabe.

Esankizunak ugari sortu ditu.

Alabañan, gauza berak iñarrosi die denai barrena, amorrazioz ala pozikaraz.

Dagonekoz, bizpairuri ez bañan askori erantsi dio Oteizak berak aitatzen duen eusko arnasa.

Munduari begiratzeko, gizadiari erantzuteko, Europari uztartzeko, gere baitatik ernerazi genezazkegula soillik bai argia ta bai oldarra.

Babelgo dorrea jasotzen ari gera euskalerrietan.

Nahasketa eta galbide oetan, nundik etor lezaiguke asmoz eta jakiteko ordenamendua?.

Prolema izugarriak dauzkagu.

Eta egunetik egunera makurrago.

Aitatzea bera naikoa da sentimena sentibera duanarentzat: jendetzaren pillatze eta nahaste; erritasunaren (izkuntzaren eta euskaldungoaren) birrintze; nekazaritzaren txunditze; industriaren atzerapen.

Destinua bein betiko besarkatzen dutenek bakarrik salba lezateke erria.

Idazteko grina sentitzen dutenek, euren lekukotasuna emateko, euren gogaiak eta sentipenak adierazteko izkuntza txiro batekin eta irakurle apur batzuekin arkitzen dirala diote.

Gure destinua auxen da, bada.

Izkuntza au besarkatu, baita arrikada bat baño aruntzako elduko ez bada ere itza.